BESTELAKOAK

Musika talde berriei laguntzeko “Lets Jo!” programa

Bilboko Udalak musika talde berriei laguntzeko 2017ko Let´S Jo! antolatu du berriz. Programa honen bidez talde berrien lanak ezagutarazteko, eta euren musika zuzenean jotzeko aukera eskaintzen da.

Ekimen honetan parte hartu nahi duten taldeek edo bakarlariek mezu elektronikoa bidali beharko dute helbide honetara: censobandas@bilbao.eus martxoaren 5a baino lehenago. Taldeak MUSIK Taldeen Zerrendan inskribatuta egon behar du eta 3 kanta original, argazki bat eta taldearen ibilbidea bidali beharko dute.

Hiriko lau banda berri aukeratuko dituzte kontzertuetan jotzeko. Banda bik martxoko kontzertuan joko dute eta beste biek maiatzekoan. Lehenengo kontzertua martxoaren 31n izango da, eta The Riff Truckers taldearekin jo ahalko dute.  Bigarren kontzertua, berriz, maiatzaren 12an izango da, Vhäldemar taldearekin batera. Kontzertu biak doakoak izango dira eta  22:00etan hasi eta gauerdia pasatu arte iraungo dute.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button