MUSIKA

Xedh / Imbernon bikoteak lan esperimental berria plazaratuko dute laster

Miguel Angel Garcia (xedh) musikari elektronikoa ezaguna da nazioartean. Noise, dark ambient… eta antzeko estilo esperimentaletan aritzen da. Horrez gain, Bilboko Le Larraskito Club lokaleko programazioaren arduraduna da eta net label larraskito zigiluaren jabea.

Jon Imbernon berriz, Bilboko Fallen, Ximel eta Le Noise taldeetan jo du gitarra. Gainera, Ura izeneko egitasmoa ere abiatu zuen Alberto Lopez (Billy Bao) bateria jotzailearekin.
Orain biak batera, Xedh / Imbernon izenarekin, elektronikaren eta gitarra elektrikoaren arteko "elkarrizketan" sakontzen ari dira.

Elkarlan horren emaitza Äänekkyys eta Turku diskoak dira. Bigarrena laster kalean izango da Madrileko for Noise's sake zigiluaren laguntzarekin. Zigilu horrek CD-R formatuan argitaratzen du eta espezializatua dago estilo esperimentaletan, tartean, no wave, inprobisazioa,eta noise rock.

Xedh / Imbernon-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button