IKUS-ENTZUN

Kresala zineklubak 40. urteurrena ospatuko du urrian

Atzo, urriak 8, hasi zen Donostiako Kresala zineklubak urrirako ondu duen egitaraua mahai-inguru batekin. Solasaldi hori zineklubaren 40. urteurrenaren harira egin zuten.

Bestalde, hil honetako filmei dagokienez, hiru emanaldi izango dira. Hala, urriaren 15ean Francis Ford Coppola zuzendari estatubatuar ezagunak 2007. urtean estreinaturiko Youth Without Youth pelikula ikusi ahalko da. Honatx filmak kontatzen duena: Dominic Matei hizkuntzalaritzako irakasle zahartua da, eta kataklismo baten ondoren, bere gaztetasun osoa berreskuratzen du mirariz. Horretaz gainera, adimen garatu aparta ere lortuko du. Horrek zientzialari nazien arreta piztuko du.

Urriaren 22an, bestalde, Ivan Zulueta zuzendari donostiarra izango da protagonista. Izan ere, 1969. urteko Un, Dos, Tres… Al Escondite Inglés filma proiektatuko da. Sei gazte popzale, Mentira, mentira izenburuarekin Mundo Canal-eko Kantu Lehiaketan Espainia ordezkatuko duen zaborrarekin haserre bizian, ahaleginak egingo dituzte abestia nahiz lehiaketa boikoteatzeko. Zulueta 2009an zendu zen eta zineklubak zinegile donostiarra omendu nahi du zineklubaren 40. urteurrenaren dela-eta.

Azkenik, eta zineklubaren data berezi horren ospakizunekin jarraituz, urriaren 29an ikus-entzuleek aukeraturiko filma aurkeztuko dute. Pelikula hori baina, 1972. urtekoa izango, alegia, zinekluba eratu zen urtekoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu