IKUS-ENTZUN

Filipinetako zinema berriari buruzko zikloa egingo du FAS-ek

Bilboko FAS zineklubak Filipinetako Zinema Berria izeneko zikloa atondu du BizBAK-ekin (Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura) eta UPV-EHUrenki lankidetzan. Hala, zikloaren baitan hiru film eskainiko dituzte.

Lehenengo filma bihar bertan, apirilak 19, proiektatuko dute UPV/EHUren Paraninfo eraikinean: Independencia (Raya Martin, 2009). Emanaldia 19:45ean hasiko da.

Bigarren emanaldia apirilaren 24an izango da Indautxu Plazan dagoen El Carmen aretoan, 19:45ean. Egun horretan Brillante Mendoza zinegileak 2009. urtean zuzenduriko Kinatay lana proiektatuko dute.

Zikloa amaitzeko, hirugarren saioa apirilaren 27an izango da UPV/EHUren Paraninfoan, 18:00etan. Azken proiekzioa horretan Sherad Anthony Sanchezen Imburnal pelikula emango dute.

Filipinetako zinea oso ezezaguna da mendebaldean. Izan ere, 70eko hamarkadara arte ez zen bertako zinegilerik ezagutu, de Lino

Brocka, Ishmail Bernal edo Mario O’Hara, besteak beste. Harrezkeroztik, XX. mendean ezer gutxi jakin da Filipinetako zineaz. Hala, XXI. mendearekin batera herrialde horretako zineak gora egin du eta egun ere ezezaguna izan arren, zenbait zuzendariren lanak iritsi zaizkigu, tartean, Raya Martin, Brillante Mendoza, Pepe Diokno edo Sherad Anthony Sanchez zinegileen pelikulak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button