ARTEA

Katarsi adierazgarrietatik at

Carreras Mugica galerian Iñaki Imaz eta Kiko Perez artisten lanak paratu dituzte, ekainaren 10etik uztailaren 30era bitartean. Ohiko keinutik ihes egiteko adorea hartu dute biok azken proposamen hauetan.

Iñaki Imaz eta Kiko Perez, biok, biotara, biok elkarrekin lanak erakustean. Biok esten dute gauza bera, lana erakusteak, azken finean, sortze prozesu bera baldintzatzen duela, horregatik, kontuan hartu dute prozesu hori eta argi dago bata bestearen ondoan egon dela sormen horretan, elkarren arteko laguntza egon dela.

Biok dira pintoreak, eta keinuaren esparrutik ihesean doaz, edo behintzat keinu hori hoztu egin nahi dute, garrantzia gal dezan.
Hala, kolorea, ezarri nahi dute zerbait ukigarri balitz bezala, eta ez bakarrik elementu optikoa bat gehiago bezala.
Horregatik, batzuetan, kolore horrek oihalaren mugak apurtzen ditu, isuri egiten da muga horretaz landa.

Carreras Mugica galeriak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button