MUSIKA

“Kortxeak & Krispetak” zikloa, Oihaneder Euskararen Etxean

Kortxeak & Krispetak zikloaren zortzigarren edizioa izango da ekainaren 28tik 30era bitartean Oihaneder Euskararen Etxean. Zortzi urteko ibilbidearen ostean, Oihaneder Euskararen Etxeko azken jarduerak izango dira hauek.

Ekimenak musika eta zinema uztartzen ditu, eta bi ikus-entzunezko eta kontzertu bat eskainiko ditu: New Yorkeko punk-rock eszena, Marokoko gazte rapzaleak eta Euskal Herriko rockeroak.

Zikloa ekainaren 28an hasiko da Danny Garciaren Nightclubbing: The Birth of Punk Rock in NYC filmarekin. Filma horrek New Yorkeko Max’s Kansas City klub entzutetsuaren eta Punk Rockari hasiera eman zion hiriko 70eko hamarraldiko rockaren historia kontatzen du.
Hurrengo egunean, ekainaren 29an, Marokoko gazte rapzaleak izango dira protagonista Casablanca Beats dokumentalaren bitartez.
Bi piezak jatorrizko bertsioan emango dira, eta euskarazko azpitituluak izango dituzte, Filmazpit programarekin egindako elkarlanari esker.

Kortxeak & Krispetak zikloaren hirugarren egunean, ekainaren 30ean, kontzertu bikoitzaz gozatzeko aukera egongo da: Lukiek eta Liher talde ezagunek rock doinuak zabalduko dituzte Falerina lorategian, 19:00etatik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button