IKUS-ENTZUN

“Korterraza” film laburren jaialdia, Gasteizen

Gasteizen burutzen den Korterraza film laburren jaialdia uztailaren 7tik 9ra izango da Artium museoan, eta gero, 38 herritara joango da irailaren 2ra arte.

Ekimenak film laburren saioak eta aire zabaleko musika uztartu ohi ditu Gasteizen, Artium museoaren kanpoaldean. Aurten, honako musika taldeak arituko dira: Eli Paperboy Reed, Arenna, German Salto, Rambalaya, Niña Coyote eta Chica Tornado eta Mice.
Eta kontzertuekin batera, Arabako sortzaileen sei film labur pantailaratuko dira: Juanma Bajo Ulloaren The Parrot, Aitor de Kintanaren Parlez-vous? , David Perez Sañudoren Vatios, Beatriz de Silvaren Tula, Imanol Ortiz Lopezen N-666, Maider Oleagaren Kinka eta Gorka Aginagalde eta Xabi Vitoriaren El fiestón.

Korterraza ekimenaren VIII. edizioa Arabako makina bat herritan barreiatuko da gero, eta guztira 42 film proiektatuko dira 38 herritan, hauexetan: Langarika, Zurbao, Agurain, Burgelu, Aramaio, Dulantzi, Agurain, Artziniega, Okondo, Trebiñu, Ondategi, Araia, Leciñana, Legutio, Izarra, Oroko Santutegia, Estavillo, Argantzon, Gurendes, Maeztu, Urizaharra, Durruma, Ozio, Lanteno, Bastida, Berantevilla, Gesaltza Añana, Zuhatzu Kuartango, Etura, Uribarri Jauregi, Bastida, Gebara, Corro, Narbaxa, Larrazubi, Zabalate, Markiz eta Erentxun.
Film horiek, betiko legez, honako sailetan banatu dituzte: Super Sekzioa, Komedia, Txiki eta Mix sailak.

Aurten, Aitor Gametxoren Berak baleki lanak jasoko du Euskara saria, euskarazko film labur onenaren saria. Euskarazko beste lan bik ere hartuko dute parte: Iker Maguregiren Trumoiak, eta aipatutako David Perez Sañudoren Vatios.

Herriz herriko ibilaldi zinematografikoa zertan den jakiteko: Korterraza.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button