IKUS-ENTZUN

“Korterraza” ekimenak Gasteiz hartuko du

Uztailaren 7tik 11era bitartean, Korterraza ekimenak Gasteiz hartuko du, eta bertako Iradier Arenan Gasteizko Film Laburren eta Musikaren Jaialdiaren 12. edizioaz gozatu ahalko da. Saioak asteazkenetik ostiralera bitartean izango dira, 22:00etatik aurrera.

Korterrazak urteko film labur aipagarrienak eta kontzertu erakargarriak bilduko ditu. Proiekzioak Arabako Film Laburren Egunarekin hasiko dira, lurraldeko ekoizpenik nabarmenenarekin. Ondoren, 8an eta 9an, publikoak Sail Ofizialeko, Erakustaldiko eta Komediako gainerako lanekin gozatuko du.
Jaialdiak abuztuaren 26an jarraituko du, Korterraza Sentsibiliza, gai sozialei buruzko film laburren sailarekin, Artium Zentro-Museoko Barne Plazan. Eta Korterraza Txiki, haur eta familientzat, irailaren 2an izango da, Zumaia plazan.

Egunotan kontzertua egingo da lehenik, eta horren ostean filmen emanaldiak izango dira. Arituko diren musika taldeak honakoak dituzue: Capsula, Corizonas, Freedonia, Willis Drummond eta A Contra Blues.

Korterraza Gasteiz ekimenaren egitaraua hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.