LITERATURA

Literatura topaketak euskaraz, Bilbon

Datorren ikasturtean irakurle talde osatzeko deialdia egin du Bizkaiko Foru Liburutegiak. Irailaren 21etik abenduaren 14ra, taldea Foru Liburutegian bilduko da ostegunero, hainbat liburuz solastatzeko, irakurritakoaz hausnartzeko, analisia egiteko. Eta gainera liburuaren alderdi ugariri erreparatuko zaio: pertsonaiak, narratzailea, argumentua, gaia, gogoetak, mezuak, estiloa, eta abar. Hortaz, jarduerak bi zati izango ditu: batetik, partaide bakoitzak irakurriko du aurretiaz proposatutako liburua, eta bestetik, ostegunetako bileran aztertuko da. Dinamizatzailea Julen Gabiria (Galdakao, 1973) izango da.

Interesa izenez gero ekainaren 28ra bitartean duzue izena emateko epea.

Ekimenaren helburuak honakoak dira: argitaratutako euskarazko azken liburuak irakurtzea eta aztertzea; azaleko irakurketatik (soilik plazer hutsa ematen diguna) baino harago joatea eta analisian murgiltzea; ikuspuntuak eta iritziak agertzea, konpartitzea, eta denon artean egindako irakurketa aberastea.

Egingo diren irakurgaiak oso interesgarriak dira: irailean, Deitora zaitzala Tigrisek (Emilienne Malfatto, Txalaparta); urrian, Natasha, Farmazia Beltza, eta Han ez banengo bezala (Slavenka Drakulic, Pasazaite liburuak); azaroan,  Haur besoetakoa (Jon Mirande, Erein), Ethan Frome (Edith Wharton, Erein), eta Cayo Hueso (Oihane Amantegi, Elkar), eta abenduan, Ni ez naiz Mikel Laboa (Harkaitz Cano, Unai Iturriaga, Joseba Larratxe, Elkar).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button