BESTELAKOAK

“Korner” jaialdian futbolaren eta kulturaren arteko harremanak aztertzen ari dira

Donostian bidean den Korner jaialdian, futbolaren eta kulturaren arteko harremanei buruzko saioak egiten ari dira. Futbolaren eta kulturaren arteko loturak, hainbat diziplinatatik abiaturik, bertaratuko diren adituen laguntzarekin aztertuko dituzte.

Jaialdiaren hirugarren edizioa da aurtengoa, eta otsailaren 15era bitartean, debateak, zinema, literatura, antzerkia, artea eta erakusketak eskainiko dira berriz.
Bihar otsailak 11, egun interesgarria izango da, Keeper filma emango baita. Ia beti futbolaren erdigunean golegileak izaten badira ere, atezainak dira ziurrenik kirol honen nortasunik bereziena. Dokumental honek elkarren artean oso desberdinak diren bost atezain aztertuko ditu. 8 urtetik 74 urtera, Holandatik Siriara. Horren ostean, Los porteros no están locos izenburupean, Santiago Cañizares atezain ohiaren eta Jose Luis Garci zine zuzendari eta futbolzale amorratuaren eskutik mahai ingurua antolatu da, Begoña del Teso moderatzaile dela.

Asteazkenean ere  hitzordu erakargarria ondu da literaturaren inguruan. Poesiak eta futbolak zorioneko konbinazioa osatzen dute, eta ez dira falta poeta handiak, besteak beste, Rafael Alberti, MIguel Hernandez eta Gabriel Celaya. Garcia Montero, Benjamin Prado eta Manuel Vilas ere hiru poeta aipagarri dira, behin baino gehiagotan aritu direnak futbolaz beren lanetan. Eztabaidaren ondoren, hirurek poemak irakurriko dituzte.

Egunotako programazio zehatza hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button