ESZENA

Emakumeei zuzenduriko eszena tailerra

Bilbaoeszenak emakumeei zuzenduta dagoen tailer baterako izen emate epea zabaldu du. Mama Crea konpainiako Nuria M. Cresek emango duen tailerra, otsail eta martxoan garatuko da,  astearte eta ostegun guztietan.

Tailerraren helburua, emakumeak historian zehar bete izan duen lekua berreskuratzea da. “Eszenaren bitartez, mundua eraikitzen lagundu zuten baina testuliburuetan oso gutxitan agertzen diren eta ahaztuta dauden emakume horietako batzuk ahanzturatik berreskuratu gura dira –zientzialariak, idazleak, abenturazaleak–“.

 Ekimena otsailaren 10ean hasiko da, eta denetara 12 saio izango ditu. Lehen saioetan historiako emakumearen pertsonaia aukeraketa egingo da, eta hurrengo lau saioetan berreskuratu nahi den historiako emakumearen  papera garatuko da eszenan, eta azken lau saioetan, eszenara eraman ahal izango den 5 eta 15 minutu arteko pieza prestatuko da.

Pieza hauekin osatuko den obra nagusia, Antzerkiaren Nazioarteko Egunarekin bat etorriz, martxoaren 27an eskainiko da  jende aurrean, Bilboko Zirkuitua programaren barruan.

Tailerra antzerkian esperientzia duten edo ez duten edozein adinetako emakumeei dago zuzenduta, eta goian esan dugun bezala otsaileko eta martxoko astearte eta ostegun guztietan eskainiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button