LITERATURA

Literaturaren azpiko mundua

Bihar, abenduak, 13, Eztabaidak literaturarekin izeneko saioan, Montero Glez eta Edorta Jimenez idazleek, Txani Rodriguez kazetariarekin hitz egingo dute, euren esperientzian eta lanean oinarrituz, literaturaren azpiko munduari buruz.

Elkarrizketak hilero burutzen dira, asteartez, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoko eszenatokian. Biharkoan, bi idazle zenbait gairi buruz hitz egingo dute: diziplinaren azpiko mundu horrek gaur egungo literaturan duen presentzia urria, auzo pobreetan kokatutako eleberriek betetzen duten salaketa lana, azpiko munduen errealitatea ezagutu beharra edo ez, mundu horri buruz idatzi ahal izateko, kaleko hizkuntzaren izaera aberasgarria… eta abar.

Roberto Montero González idazlea, Montero Glez ezizenez ezagutua (Madril, 1965) azken urteetan Espainian egon den nortasun eta literaturarako sen gehien duen idazleetako bat da, literatur kritikarien iritziz.
Edorta Jimenezi (Markina 1953) dagokionez, idazle izateaz gain, hainbat dokumental idatzi eta zuzendu ditu telebistarako eta zenbait komunikabidetan ere kolaboratu du. Sei poesia liburu eta hainbat eleberri idatzi ditu, haien artean, Bilboko Zazpi Kaleak eta bertako gauak protagonista dituen Speed gauak

Ekimen honen helburua literaturarekin elkartzeko topalekua eskaintzea da, zeharkako ikuspegitik, letrak eta beste zenbait diziplina lotuz, arkitektura, musika edo matematikak, besteak beste, edo genero jakin batean zentratuz, kasu honetan gertatzen den bezala, beti ere lehen mailako protagonisten bitartez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button