BERTSOTAN

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoak hastear

Azaroaren 21ean izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalaurrekorako saioa Etxebarriako frontoian, 17:00etatik aurrera. Kantuan, hurrengo bertsolariak egongo dira: Gorka Pagonabarraga Agorria (Durango), Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia (Gernika-Lumo), Imanol Uria Albizuri (Algorta), Miren Amuriza Plaza (Berriz), Onintza Enbeita Maguregi (Muxika) eta Paule Ixiar Loizaga Legarra (Sopela).

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta, besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hurrengo finalaurrekoak honakoak izango dira: azaroaren 27an, Galdakaoko Urreta kiroldegian, eta abenduaren 4an, Larrabetzuko frontoian.

Finala abenduaren 18an izango da, Bilboko Bilbao Arenan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button