ESZENA

Kultura kalez kale dabil Bilbon

Bilboko barrutietan Kultura Kalez Kale kultur programa egingo da maiatzean eta ekainean. Askotariko 170 ekitaldi inguru izango dira: antzerkia, clownak, magia, zirkua, folklorea, musika kontzertuak eta dantzaldiak.

Hala, ekainaren 6an, Altamira Frontoian De Bote en Bote konpainiak euskarazko Vademekun zirku ikuskizuna aurkeztuko du, 18:30ean.

Ekainaren 7an, halaber, beste lau hitzordu izango dira: Atxuriko La Encarnación plazan, Nalúa pailazoak El gran fakir clown ikuskizuna aurkeztuko du, 18:00etan; Boluetako Mina del Moro plazan, Pez Limbo taldea kaleko antzerkia erakusten arituko da, 19:00etan; Indautxuko Doña Casilda parkean, Bapatean Zirko konpainiak Tenderete zirku showa antzeztuko du, 19:00etan; eta, azkenik, Altamiran, Sugarri Show taldeak Kalejira izeneko lan musikala zabalduko du.

Programa zabala da Kalez Kale; hortaz, xehetasun guztien berri izan nahiez gero: http://www.kulturabarrutik.net/index.php/eu/hasiera-3

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button