ESZENA

“Sapere aude” lana Izpuran

Gaur, 21:00etan, 5’Inahalak antzerki taldeak Sapere aude lana eszenaratuko du Izpura herrian. Sapere Aude euskal antzerkia, Amaiur Epherre Garazitarrak idatzita dago eta Kuba uharte mitikoan murgiltzen zaituzte. Silvestre, La Estrella eta Arsenioren ibilbidea segituz, erregimen Castrista deskubrituko duzue.

Sapere aude lokuzio latinoa da eta ausartu zaitez pentsatzera, edota erabili ezazu zure arrazoitzeko ahalmena esan nahi du, hortaz, gogoetari fite uzten dio lekua.
Immanuel Kant filosofoak erabili zuen bere lanetan. Harrezkero topiko literario bezala erabiltzen da eta unibertsitate askoren lema da.

Izpurako Fauxtin Bentaberri gelan izango da saioa, diogun bezala, gaueko 21:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button