MUSIKA

Musikaz beterik dator urte honetako azken asteburua

Musikaz beterik datoz egun hauek, eta adibidez, joan den astean Bilbotik pasatu ostean, gaur, abenduak 27, Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean arituko dira Anari eta Belako, elkarrekin egiten ari diren biraren barruan.

Kontzertuetan Anari Giza zarata lana zabaltzen ari da bere ohiko bandarekin batera. Bere zazpigarren lana da, eta horren aurretik, Habiak, Zebra, Irla Izan, Zure aurrekari penalak, edo Epilogo bat entzutetsuak iragan dira.
Duela urte bi argitaratu zuen bere lehen liburua: Gari eta goroldiozko (Susa, 2022)

Beste aldetik, Mungiako Belako taldeak 10 urte bete ditu oholtza gainean. Euskal Herrian askotan ibilia bada ere, munduan zehar ere izan da eta hainbat herrialdetan jo du: AEBn, Mexikon, Errusian, Japonen, Korean, Alemanian, Filipinetan, Finlandian, Danimarkan, Polonian, Frantzian, Holandan, Italian, Portugalen, Erresuna Batuan…
Orain, bosgarren diskoa aurkeztuko du: Sigo regando.

Eta beste aldetik kontzertutzarra duzue abenduaren 28an (uztailean egingo den lau eguneko jaialdi berezi baten aurretik) Hatortxu Rock, Atarrabian. Bertan parte hartuko duten taldeen zerrenda hauxe duzue: ETS, Süne, Maskak, Marabiyak Sound, DJ Reymi, Tatxers, Lendakaris Muertos, Roba Estesa, Sofokaos, Les Testarudes, Goxua’n Salsa, Apotheke, Toc, Arene 6, Kop, Su Ta Gar eta Unidad Alavesa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button