ARTEA

Komisariotza ikastaroa, Bulegoa ekimenarekin

Datorren hilean, uztailaren 6 eta 7an, Bulegoa z/b ekimenak komisariotzako ikastaro bat jarriko du abian, zenbait bilera eginez. Bilera bakoitzak bi saio izango ditu, eta pertsona bat izango du gidari, komisariotza hitzaz hausnartzeko. Lehenengo bilera Peio Aguirrek gidatuko du.

Zer esan nahi du komisariatzeak? Arlo desberdinetan jarduteko sentsibilitate eta forma desberdinik daude terminoaren azpian? Hitz egin daiteke komisariotzaz erakusketak egiteko zentzu zehatzean?  Eta zentzu hedatuan?
Horri jarraiki, “desio bati erantzuten dion bulkada gisa uler daiteke komisariotza. Desioa, lehen ezer ez zegoen tokian zerbait ikustekoa; erakusketa bat, espazioa eta denbora partekatzen dituzten objektuz osatutako artefaktu bat sorraraztekoa; objektu horien artean sortzen diren harremanetatik pentsamendua sortzekoa. Orobat, Luca Frei artistaren hitzak hona ekarrita, arreta-une bat sortzeko desioa”.

Peio Aguirre arte-kritikaria, idazlea, komisario independentea eta editoreak Display-aren historia eta egungo egoera, erakusteko metodo gisa hartuta eta Estetika erlazionala izenekoaren zoriak gaiak jorratuko ditu aipaturiko bilera horretan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button