ARTEA

Ainhoa Ortellsen margolanak L’Atelier galerian

Ainhoa Ortells (Getxo, 1985) pintore gaztearen Todo pasa y todo queda erakusketa ikusgai dago Bilboko L’Atelier galerian ekainaren 17ra bitartean.

Artista bizkaitarrak erretratu sozialak paratu ditu galerian. Gizarte baten eguneroko pertsonaiak ordezkatzen dituzten potretak dira. Horretarako, artistak ezinbestekotzat jotzen du bitarteko asko erabiltzea, ez baita nahikoa erretratatuko den pertsonaiaren kanpoko itxuraren irudikapen fidela egitea; ezaugarri psikologikoak ere agertu behar dira.

Era berean, artistak lengoaia goxoa aurkitu behar du horrelako irudikapenak egiterakoan, sentsazioak ez baitira errazak bere adierazpenean, eta pintura eskuzabala da xede horretarako, daukan ahalmen sentsitiboagatik eta maneiatzeko erraza delako, koloreen eta sentsazioen konbinazioen bitartez.

Ideia hori irudiaren eta espazioaren bidez erakusten da. Hau da, ondo zuriaren gainean gauzatzen den figurak, geruzaz geruza, guztiontzat ezagunak diren egoerak, zirkunstantziak eta aburuak erakutsiko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button