ARTEA

“Komisario Berriak” egitasmoa, Tabakaleran, Azkuna Zentroan eta Artium Museoan

Komisario Berriak 2020 egitasmoak artearen munduko profesional berriak sortzea eta trebatzea du helburu. Datozen asteetan musika, publizitatea eta argitalpenak abiapuntutzat hartuz esperimentaziorako eta hausnarketarako bidea ematen duten hiru proiektu ikusgarri jarriko dira.

Eusko Jaurlaritzak, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko zentroak, Azkuna Zentroa Alhondiga Bilbaok eta Artium Arte Garaikidearen Euskal Museoak bultzatutako ekimen honen helburua “komisarioaren praktika garatzea eta artearen munduko profesional berrien sorkuntza eta finkapena bultzatzea da”.

Aurtengo edizioan honako hiru proiektu hauek babestu dira: Artium Museoan, Ez dakit zer pasatzen den azken aldi honetan. Gasteizko bideo-musikal jaialdia 80ko hamarkadan Ane Lekuona, Itziar Gutierrez eta Iñigo Gómez Egiluz sortzaileena. Bertan, “Euskal Rock Erradikalak lagundu zuen irudikapen bisuala, giro horretan bizi izan ziren gorputzen gauzatzea, eta kultura herrikoi hark eta bideoaren bideak gizartean eta erakundeetan sortutako interesa” aztertu dira. Abenduaren 18tik aurrera ikusi ahalko da.

Tabakaleran, Andrea Estankona eta Juan Pablo Ordu/Mawatres artisten #Ágora / Cemento / Codígo disziplina anitzeko ikerketa da. Helburua da “espazio digital bat praktika estetiko garaikideen arloan esperimentatzeko, ikertzeko eta ekoizteko egitura gisa aktibatzea, ulertuta argitalpenak, gaur egun, ezin direla hitz inprimatuak bakarrik izan, eta, hortaz, konektatuta dagoen gizarte honi berezkoak zaizkion komunikazio- eta bitartekaritza-dinamikei egokitu behar zaiela”. Ikusgai izango da abenduak 3tik otsailaren 15era arte.

Eta Azkuna Zentroan, Mario Paniegoren Espacio Publicitario (espacio público /espacio publicitario)  lan honek publizitateak gure bizitzan eta, bereziki, eremu publikoan izan duen gorakadaren azterketa proposatzen du. Azkuna Zentroak hainbat ekitaldi antolatu ditu erakusketa honen harira. Komisarioarekin topaketa bat egingo dute abenduaren 10ean eta urtarrilaren 20an erakusketa honek lantzen duen gaia aztertzeko, mahai-ingurua egingo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button