ARTEA

“Komisario Berriak” deialdiaren parte hartzeko epea zabalik

Artium Museoak, Azkuna Zentroak eta Tabakalerak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin batera, komisariotzaren praktika garatu eta profesional berriak sortzeko helburuz,  Komisario Berriak deialdia egin dute urte honetan ere.

Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 30.000 euro bideratuko ditu deialdi honetara, beraz, proiektu bakoitzak gehienez, 10.000 euro hartuko ditu, izan ere, hiru bekaz osatutako  deialdia aurkeztu da (zentro laguntzaile bakoitzean beka bat).

Hala, Artium Museoak komisariotzaren dimentsio historiko eta narratiboaren garrantzia biltzen duten praktika kuratorialak ikertzea eta garatzea du xedetzat; Azkuna Zentroak kultura-kuradoretzaren aldeko apustua egin du, eremu zabal bat hartuz; eta Tabakalerak formatu digitalean oinarritutako proposamena zabaldu du.

Ohi den bezala, Komisario Berriak 2021 deialdia “komisariotzaren esparruan interesa eta profesionaltasun-bokazioa duten pertsonei zuzenduta dago: historialariak, artistak, komisarioak eta nazioarteko ikertzaileak edo ikerketa-arloko bestelako profesionalak”.

Interesa dutenek apirilaren 15ra izango dute zabalik proposamenak aurkezteko epea.

Komisario Berriak 2021 deialdiko betebehar guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button