IKUS-ENTZUN

Gaur abiatuko da Ingurumenari Buruzko Zinemaren Nazioarteko Jaialdia, Gasteizen

Gaurtik, otsailaren 3tik 24ra bitarte, Gasteizeko Aldabe gizarte-etxeak Suncine jaialdiren filmak, dokumentalak eta solasaldiak hartuko ditu.

“1993an sortu zen ingurumen gaiak eta arazoak salatu, horien gainean irakatsi eta eztabaidatzeko ikus-entzunezko espazio bat sortzeko asmoz. 2003. urteaz geroztik, jaialdia Gasteizen ere egiten da, eta erakustaldiak edizio bakoitzeko pelikula esanguratsuenen hautaketa bat ekartzen du urtero”.

Aurtengo jaialdiak programazio aberatsa eta anitza izango du. Aurtengo hautaketan gehien jorratuko den gaia “nekazaritzako elikagaien eredu berri baten eraikuntza da, nekazaritza birsortzaileko esperientziak eta arrantza eta abeltzaintza eredu jasangarriagoak aurkezteko baitira”. Hori dela eta, jarduera osagarri gisa, Slow Food Arabak solasaldi bat dinamizatuko du Kiss the Ground dokumentalaren ondoren, eta Euskadiko Hazien Sareak Emakumea eta nekazaritza Zallan film laburra aurkeztuko du. Horretaz gain, jaialdiak berotze globalak eragindako mehatxu larria salatzearekin lotutako esperientziak ezagutzeko aukera emango du.

Gaur bertan pantailaratuko den filma Argentinatik dator: Punto de no retorno. Ambiente y Medio fundazioaren sortzaile eta Argentinako egungo Ingurumen ministro Sergio Federovisky biologo eta anbientalista ospetsuak aurkeztua, dokumental honek berotze globalak Argentinan izan dituen eraginetan barrena eramango du ikuslea. Klima aldaketak eta horren ondoriozko ingurumen aldaketek Argentinako gizartearen bizimodua eta antolaketa nola aldatuko dituzten hausnartzen du. Dokumentalak ingurumen kontzientzia sorrarazi nahi du, eta klima aldaketa kezkagarriei buruz irakatsi eta ohartarazi ere.

Egun guztietako programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button