ARTEA

Islandiaren magia Elgoibarren ikusgai

Alex Berasategi argazkilariak Islandiara egindako bidai baten osteko erreportajea jarriko du ikusgai Elgoibarko Kultur Etxean, urriaren 26tik azaroaren 10era bitartean.

Islandiara joatea bidaia izugarri bat da, esperientzia ahaztezina, izan ere leku berezia da Islandia, bere paisaia erakargarri eta liluragarriei esker. Oraingo honetan, Alex Berasategi argazkilariak herrialde horren barrenetan murgildu eta txoko guztiak arakatu ditu, bere irudirik ederrenak harrapatzeko asmoz.

Egilearen inpresioak honakoak dira: “Horrela deskriba dezaket 2017ko otsailean Islandiara egin genuen bidaia. Reikiavik hiriburuan hasi eta handik, erlojuaren orratzen zentzua jarraituz, Stykkisholmur, Reykholt, Selfoss, Skaftafell, Skogar-etik Reikiviak-era buelta. Zazpi egunetako bidaia. Gutxi badirudi ere, kilometro asko egin genituen bakea eta bakartasuna sentiarazten dituzten galtza-bideetatik. 103.000 km karratuko irla hunkigarri honetan 331.000 pertsona bizi dira eta hortik 122.852 Reikiavik hiriburuan daude kokatuta, hori da mundu magiko hori hain berezi egiten duena. Argazki hauetan bertako txoko ezagun eta ez hain ezagunak ikus ahalko dituzue”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button