MUSIKA

“Klaustro Sounds” kontzertu zikloa, Montehermoson

Bi kontzertu antolatu ditu Montehermoso Kulturuneak datozen asteetarako: abenduaren 3an, Maika Makovski artistarekin, eta abenduaren 17an, Igor Urruchi musikariarekin.

Hala, Montehermosoko Klaustroa, eraikinak mendeetan zehar jasan dituen aldaketa guztien ikusle isila, agertoki magiko bihurtuko da hainbat proposamen artistiko eskaintzeko igande arratsaldetan Kulturunera hurbiltzen diren pertsonentzat.

Lehen igande honetan, Maika Makovski musikari, aktore, artista bisual eta konpositorearen txanda izango da. Bere musika-talentuak egungo musika arloan artista paregabe bihurtu du. Bere ibilbidea 20 urte eskasekin abiatu zuenetik, sustraiekiko leial mantendu da eta, aldi berean, bere izaera propioa bilatzen jarraitu du, MKMK izeneko bere azken lanak erakusten duen bezala. Iaz argitaratu zuen disko argitsu eta zaratatsua da, entzulea harritu eta astintzeko sortua.
Estudioko zortzi disko ditu, zuzeneko bat, antzerki eta zinemarako soinu-bandak, eta egindako bira ugariei esker, Europa erdian, Estatu Batuetan eta Latinoamerikan zabaldu du bere musika.

Bigarren kontzertuan Igor Urruchi klarinete-jotzailea arituko da. Balio handiko baliabideak aurkitu ditu klarinetean, eta egungo sorkuntzaren bidez entzule berriengana heldu da, balio estetikoak partekatzen dituen beste diziplina batzuetako konpositore eta artistekin lankidetza estuan arituz.
Montehermoson eskainiko duen Palo tras Palo proiektua Jose Manuel Fuentes margolariari egindako omenaldia da, eta hala, Urruchik margolariaren pentsamenduan murgiltzeko aukera ematen dio publikoari.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button