ESZENA

Komedia ikastaroa, Eguski Zubia aktorearen eskutik

Eguski Zubia aktoreak komediari buruzko ikastaroa zuzenduko du Bilboko Artebi eskolan martxoaren 14tik ekainaren 20ra bitarte. Izena emateko epea etzi amaitzen da.

Aktoreek haien jenialtasuna deskubrituko dute iakstaroan: haien edertasuna, eszenatokian duten boterea, barruan daramaten memeloa, haien ahultasuna, eta abar.

Zubiak P. Gaullier maisuaren metodologia erabiliko du. Izan ere, bere metodologiak agertokian egoteak dakartzan askatasuna eta plazera berreskuratu nahi ditu. Clownaren jolasean memeloa izatearen plazera, begirada ironikoaren plazera, bufoiaren begirada zorrotz eta azkarra. Ikastaroan, gainera, talde dinamikak ere jorratuko dira.

Eguski Zubiak clown eta bufoi ikasketak egin ez ezik, jolasaren esparruan ere prestakuntza jaso du, egun Hienas rellenas izeneko obran dihardu aktore lanetan. Horretaz gainera, izen handiko zuzendariekin egin du, hala nola, Ramón Barea, Alex de la Iglesia, eta Josu Bilbao zuzendariekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button