MUSIKA

Durangaldeko Maketa Lehiaketa abian da

Durangaldeko lehenengo Maketa Lehiaketa ondu dute lankidetzan Abadiño, Amorebieta, Iurreta eta Durangoko udalek. Hala, Durangaldeko taldeek izena emateko aukera izango dute martxoaren 8ra bitarte.

Sariak ondokoak izango dira: talderik onenak 1.800 euroko saria jasoko du, eta kanturik onenak, ostera, 500.

Estreinako Maketen Lehiaketa Durangaldeko Udal Gaztedi plana duten udalerrietako musika talde guztiei zuzenduta dago, beti ere diskorik argitaratuta edo kontratu diskografikorik ez badute. Gainera, taldekideen erdiak 18 eta 35 urte bitartean izan beharko ditu.

Lehiaketan bederatzi talde arituko dira, eta epaimahaia musika adituek eta udaletako teknikariek osatuko dute. Banda aukeratuak martxoaren 18an iragarriko dituzte.

Taldeok zuzenean aritu beharko dira, Abadiñon, Zornotzan eta Durangon egingo diren hiru kontzertuetan. Irabazleek azken emanaldia egingo dute Durangoko Plateruenean.

Izen emate orria: udaletako webgunean eskuragarri izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero: maketa.udalgaztedi@gmail.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button