IKUS-ENTZUN

“Bidaiari Dubi Dubi” lehiaketaren hirugarren edizioa

Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak, bidaiekin eta dantzarekin erlazionatuta dauden bideo laburrak sarituko dituen Bidaiari Dubi Dubi lehiaketaren hirugarren deialdia egin du. Lanak aurkezteko epea irailaren 24tik urriaren 7ra bitartekoa izango da.

Ekimena, Bidaiarien Txokoa programaren barruan sartzen da. Udazken bakoitzean, programak, bidaia handiekin eta abentura ikusgarriekin erlazionatutako tailerrak, hitzaldiak, ikus-entzunezkoak, munduko musika kontzertuak, proiekzioak eta erakusketak eramaten ditu Begoñako 4. Barrutira.

Lehiaketa bitxi hori, 18 urtetik gorako pertsonei dago zuzenduta. Bideoen gehieneko iraupena hiru minutukoa izango da, eta bertan, inguruaren eta pertsonen irudiak jaso beharko ditu, dantzan edo koreografia bati jarraituz.

Diogun bezala, lehiaketarako bideoak aurkezteko epea irailaren 24tik urriaren 7ra bitartean egongo da zabalik. Epaimahaiaren erabakia urriaren 19an jakinaraziko da, eta sariak banatzeko ekitaldia urriaren 23an burutuko da, Begoñako udaltegian, arratsaldeko 19:30etan. Ekitaldi horretan, saritutako lau bideoak ikusi ahal izango dira.

Informazio guztia hemen dator bilduta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button