Euskal Herriko musika eszena alternatiboa osatzen duten taldeek, ibilbide bat egina dutenek nahiz hasiberriek, zailtasunak dituzte euren doinuak hedatzeko. Inguruko irratiek mugatu egin dute musika eskaintza, formula bakarraren mesedetan. Entzule zabalari zuzenduriko musika saioek kalte nabarmena egin diote gure lurraldeko rock eszenari. Hori dela eta, Internet bilakatu da askoren aterabide baina alternatibak ere beharrezkoak dira.
Besteetan onartzen dituzten eta ez dituzten euskal taldeen saioa izango da HARROB!A. Sektor Rock (Herri Irratia) irratsaio arrakastatsuari udan jarraipena emateko sortu zen, 2009ko ekainean, HARROB!A uhinzinea. Euskal Herriko musika taldeen argitalpenak babestu eta uhinetan leku bat egiteko helburuarekin sortu zen programa. Horrela, iazko uztailetik irailera bitarte 30 bat saio inguru egin ziren Donostiako Herri Irratian. Harrera ona izan zuen musika talde, musika zale eta entzuleen artean. Aurten, ordea, programaren ibilbidea eta norabidea aldatzea erabaki da. Irratian ez ezik, saioak bere leku berezitua izango du sarean.
Arduraduna eta esataria Inaxio Esnaola Aranzadi izango da eta ostiraletan, 20:30ean izango da. Bertan, Euskal Herriko musika taldeen argitalpen edo nobedadeak aurkeztuko dira, batez ere urtekoak, baina baita azken urtetakoak eta argitalpen esanguratsuak.
Harrobia Lantzen-ek bidalita