MUSIKA

Coco Tea eta Irie Souljah reggae musikariak, Bilbon

ACR elkarteak (Asociación Cultural Reggae) bere 15. urteurrena ospatuko du, igandean, ekainak 14, Bilboko Kafe Antzokian, 20:00etatik aurrera. Horretarako, kontzertua ondu dute, Cocoa Tea jamaikarrarekin eta Irie Souljah bartzelonarrarekin. 

Calvin Scott musikari jamaikarra dago Coco Tea ezizenaren atzean. Gazte hasi zen musika egiten, 1974an, 15 zituela; urte horretan grabatu zuen, hain zuzen, Searching In The Hills. 80ko urteetan egin zen ezagun, eta arrakasta horren ondorioz, makina bat reggae-ekoizlerekin grabatu du; horietako asko, dancehall estilokoak. Kafe Antzokiaren arabera, “artista edo kantautore baino gehiago, Jamaikako ahots zoragarri honek mirariak egitea lortzen du riddim huts bat euskarri gisa”.

Bestalde, Irie Souljah nazioarteko reggae izar berria da. Katalanak Jah izenburuko lana aurkeztuko du Bilbon. “Bere ibilbide artistiko eta pertsonalak Kataluniatik Kignstonera eraman du, Nice Times Productionseko dokumental-ekoizle eta zuzendari exekutibo den Nando García-Gueretaren eskutik”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button