MUSIKA

“Koba Live” jaialdiaren lehen edizioa, Abadiñon

Larunbatean, ekainaren 25ean, Koba Live jaialdiaren lehen edizioa egingo da Abadiñon. Metal eta rock taldeen plaza berria izango da hori.

Jaialdian zazpi talde arituko dira: Vita Imana, Elbereth, The Faithless, The Kraven, Orion Chi ld, Vhaldemar eta Unholy.

Vita Imana taldea izango da kartelaren buru. Madrilgo Groove Metal taldeak, soinu oldarkorrak haizatzen ditu, eta soinu horiek bost diskotan plazaratu ditu.

Vhäldemar ibilbide luzeena duen heavy metal banda da. 90eko hamarkadaren amaieran sortu zen Barakaldon. Gaur arte, sei disko ditu kalean, eta makina bat kontzertu lepoan hartuta.

Aski ezaguna da Legazpiko Elbereth boskotea. Ibilbide luzea dute eszenatokietan eta euskaraz lau lan argitaratu dituzte. 20 urteko ibilbidea ospatuko dute Abadiñon.

The Faithless, hard rock eta metaleko Gasteizko taldea, 2015ean sortu zen, eta ibilbide luzeko musikariz osatuta dago.

Unholy taldeak 80ko eta 90eko hamarkadetako kantak, mundu guztiak ezagutzen dituen abestiak haizatzen ditu.

The Kraven Durangoko taldea 2008an desegin zen, baina eszenatokietara itzuli dira eta Koba Live izango da berriro zuzenean ikusteko lehenengo aukera.

Azkenik, Orion Chi ld taldeak osatuko du jaialdiaren lehen edizioko kartela. Matienan egiten dituzte entseguak eta eskualdeko musikariek osatzen dute. Ibilbide luzeko banda da, eta kontzertu eta lehiaketa ugari ditu atzean.

Informazio gehiago: Koba Live.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button