BESTELAKOAK

Koadernotik erakusleihoetara egin dute salto Gorka Belaskoren marrazkiek

Gorka Belaskoren marrazkiak Zallako hainbat dendetako erakusleihoetan izango dira ikusgai ekainaren 26etik aurrera, Arte Bizkarra Kulturgintzaren eskutik.

Berrogeialdiak iraun duen bitartean eta ohiko erosketak egiten zituenean, koadernoa eskuetan hartu eta marrazteari ekiten zion, segurtasun neurriengatik zain zegoen bitartean. Eta bertan modelo ezinhobeak bilakatu dira arrainak, haragiak, frutak, ogiak eta bestelakoak. Eta irudi horiek ere, Artzentalesko marrazkilari eta irakasle honen erakusketa freskoa eta gordina osatuko dute. “Ikusleak ulertu behar du berez ez direla artelanak kronika grafiko baten isla baizik. Etorkizunerako oroimen ariketa bat itxialdian bizi izandakoaren esparru baten oihartzuna”.

Aldi berean denda txikien aldeko aldarrikapen bat dago erakusketa honen atzean, izan ere, gertuko elikagaiak saltzen dituzten horiek egoera latza pairatzen ari dira. Baina orain, saltokietan bertan 60 marrazki izango dituzte ikusgai, asteko egun guztietan 24 ordutan.

Egile horrek, hiru liburu argitaratu ditu Arte Bizkarra Kulturgintzaren bitartez: Cuando el río sueña. Escueto catálogo de peces gordos (1992), Cuando el río sueña. Catálogo ampliado de peces gordos (2002) eta Gaur egungo BeHIak. Hezkuntzaz hausnartzen (2008).

Bere gogoetak eta lanak hemen ikus ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button