ESZENA

Klownek Donostia hartu dute

Uztailaren 13tik 21era bitarte, klown diziplinari buruzko Klownaldia izenburuko jardunaldiak egiten ari dira Donostiako Guardetxean. Jardunaldien lehenengo edizio honek hiru tailer bilduko ditu, besteak beste.

Ekimenak topaketa, elkartrukatze eta ikaskuntzarako gunea izan nahi du, eta klown munduan interesa duen orori zuzenduta dago. Tailerrez gain, antzezlanak, hitzaldiak, argazki erakusketak eta dokumentalen proiekzioak ere izango dira.

Hala, gaur bertan, uztailak 18, Algaraklown-ek hitzaldia egingo du, 20:00etan: “(..) mina eta gaixotasuna dagoen lekuetan alaitasuna eta ilusioa banatzeko prest dauden pailazo terapeutikoez osatua”. Gero, 21:00etan, Permin Mañifikuek Txanan Txanan obra antzeztuko du euskaraz eta gaztelaniaz: “Permin clown gainbehera egin duen zirku bateko kidea da, eta bakarrik gelditu da; akrobatek, magoek eta gainerakoek ihes egin dute”.

Ostiralean, uztailak 19, Pallasos en Rebeldía kolektiboak grabatutako Mashi: Trasi Que Trasi! lana proiektatuko da, 19:30ean. 21:00etatik aurrera, berriz, b¡ ikuskizun izango dira: Uhartean konpainiak Klun Komando aurkeztuko du, eta konpainia horretako kide Esther Carrizok Susanaren Iraultza.

Larunbatean, uztailak 20, hiru klown emanaldi izango dira: Zentrifugadas taldeak Olivia y Principio aurkeztuko du; Anogusano-k A Pan y Agua; eta, azkenik, Improvisibles-ek bere show homonimoa.

Informazio gehiago: http://guardetxeabandabat.org/

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button