IKUS-ENTZUN

King Vidor zinegilearen “The Big Parade”, FAS zineklubean

King Vidor zuzendari estatubatuar klasikoak, 1925ean filmatutako The Big Parade filma proiektatuko du Bilboko FAS zineklubak, gaur, ekainak 24, El Carmen aretoan, 19:45ean. Emanaldi berezi hori Filosofian doktore eta Vidor-en filmografian aditua den Fernando Bayonek aurkeztuko du.

The Big Parade Lehenengo Mundu Gerraren kontrako lan mutua da; hain zuzen ere, zinema mutuan bi lan filmatu zituen estatubatuarrak,  aipatutako hori, eta The Crowd (1928).

FASek pantailaratuko duen filmak familia dirudun baten semearen istorioa kontatzen du: semea, Lehenengo Mundu Gerran borrokatzeko, armadan sartuko da eta bertan, klase ertaineko lagunak ezagutuko ditu. Era berean, gerran dakartzan miseriak eta esperientzia gordinak pairatuko ditu. Horrekin batera, neska frantziar batekin maiteminduko da.

Gerraren kontrako espirituak hartzen du film osoa, eta itzal handia izan zuen gerora etorri ziren zenbait film belikoetan, tartean, antzeko jarrera erakutsi zuten All Quiet on the Western Front (Lewis Milestone, 1930) eta Paths of Glory (Stanley Kubrick, 1957).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button