IKUS-ENTZUN

“Kimuak” katalogoko filmak Euskal Herriko hainbat txokotan ikusgai

Aste honetan Kimuak saileko filmak Euskal Herriko hainbat txokotan ikusgai izango dira. Donibane Lohizunen, otsailaren 24an, gaur, pantailaratuko dira. Gero, Donostiara joango dira, 25ean, eta azkenik, Bilbon, hilaren 27an ikusteko parada egongo da.

Kimuak programak euskal film laburrak sustatu nahi ditu, eta horretarako nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaltzen dira.

Egunotan pantailaratuko diren filmak honakoak dituzue: Barbudos (Tucker Davila Wood eta Larry Mankuso), Dar Dar (Paul Urkijo Alijo), Ehiza (Hauazkena Taldea), El Ruido Solar (Pablo Hernando), Interior Taxi Noche (Iban del Campo eta Silvia Rey), Quebrantos (Maria Elorza eta Koldo Almandoz), eta Ya no duermo (Marina Palacio)

Katalogo berriak animazioa, dokumentala eta forma ezberdinetako fikzioa jasotzen ditu. Hizkuntzei dagokienez, filmetako bi euskara hutsean daude, bi gaztelaniaz, bat ingelesez eta gaztelaniaz eta beste bat ingelesez. Azken batek, animaziozkoak, ez dauka dialogorik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button