LITERATURA

“Kilkerren Soka” ekimena Andoainen, Usurbilen eta Eskoriatzan

111 Akademiak literaturaren inguruan ardazten den Kilkerren Soka ekimena abiatuko du Andoainen, Usurbilen eta Eskoriatzan, martxoaren 3tik 6ra bitartean. Larraitz Ariznabarreta, Jose Luis Otamendi, Bide Ertzean taldea eta Oier Guillan, eta Asier Sarasola errezitatzaileak izango dira hitzaldi eta errezitaldietako protagonistak.

Larraitz Ariznabarreta Mondragon Unibertsitateko irakasleak Martin Ugalde: diskurtso baten kartografiak doktore tesian oinarrituta, hitzaldia eskainiko du egitasmoari hasiera emateko. Hilaren 3an izango da hori, iluntzeko 19:00etan, Andoaingo Bastero kulturgunean, eta ordu berean, 111 Akademiak argitaratu berri duen 111 aldizkariaren 0. zenbakiaren aurkezpena egingo du.

Hurrengo hitzordua Jose Luis Otamendiren esku etorriko da. Usurbilen izango da martxoaren 5ean, eta egileak 2014an Susa argitaletxearen eskutik kaleratu duen Kapital publikoa poesia-liburuan oinarrituriko errezitaldia eskainiko du 19:30ean Potxonea kultur etxean.

Kilkerren Soka ekimenaren azken hitzordua musikarekin batera etorriko da. Emanaldian Bide Ertzean taldea eta Oier Guillan eta Asier Sarasola errezitatzaileak bilduko dira, Joxan Artzeren Heriotzaren ataria dugu bizitza eta Bizitzaren atea dukegu heriotza poesia-liburuetan (Elkar, 2013) oinarrituriko Nola belztu behar zuria errezitaldia eskaintzeko. Eskoriatzan, Zaldibar aretoan izango da errezitaldia, 22:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies