ESZENA

“Circo de pulgas” Matarile Teatroaren ikuskizuna, Leioan

Matarile Teatro konpainiak Circo de pulgas koreografia eszenaratuko du ostiralean, XIV. Dantza Zirkuituaren barruan. Hitzordua Leioako Kulturreko Auditoriumean izango da arratsaldeko, 20:30ean.

Espainiako antzerki garaikidearen erreferentziako konpainietako baten eskutik dator ikuskizun hori, dantza eta antzerkia uztartzen dituena. Hala, beste batzuen ametsetan harrapatuta dauden pertsonei buruzko gogoeta egiten du. “Gure zirku galdua: arkakuso ikasien bilduma, munstroen eta zomorro arraroen oreka etengabea (beti desberdinak, besteak)”.

Dantza Zirkuitua,  Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak Sarearen bidez antolatutako aurtengo edizioak, 84 emanaldi programatu ditu EAEko 28 agertokitan.

Informazio eta programazio osoa hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button