BESTELAKOAK

Gasteiztarrak arraun the world

Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak-ek elkarlanean Gasteiztarrak Arraun The World argazki-hizki lehiaketa abian jarri dute aurten ere. Ohi bezala, lehiaketaren helburua uda honetan munduan zehar eginiko bidaia zoragarria, argazki eta hitzen bidez kontatzea da. Ekainaren 21etik irailaren 21era bitartean bidali ahal dira proposamenak.

Gasteiztarrak Arraun The World udako lehiaketaren hirugarren edizioa da aurtengoa, eta bertan parte hartzeko hogei iruditako argazki-sorta aurkeztu behar da, izenburua eta guzti. Horri bidaiaren azalpen laburra gehitu behar zaio.  Beste aldetik, publikoaren gazte sarian parte hartzeko, bost argazki igo behar dira Instagram plataformara, eta bidaiaren laburpena ere bai.

Sariak emango dira aurkezturiko lanen artean, eta hala, lau argazki-sorta sarituko dira. Emango zaien saria polita da: Durangoko Azokan asteburu-pasa (lo eta azokan gastatzeko 100 euro).

Datu guztiak, Oihaneder Euskararen Etxeak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button