ESZENA

“Ketariatik Mundura” pastoral ttipia, Orion ikusgai

Mixel Etxekopar da Ketariatik Mundura pastoral ttipiaren idazlea, eta bertako arizaleak Ihitz Iriart, Maika Etxekopar eta Beñat Larrori dira. Musikaz JKristian Galtxetaburu eta Mixel Etxekopar bera arduratzen dira. Larunbat honetan, ekainak 8, Orioko plazan izango da ikusgai, 19:00etan hasita.

Pastoral horrek Juan Sebastian Elkano marinel getariarra eta lehen mundu bira ditu hizpide. Gipuzkoako Getariatik abiatzen da antzezpenaren kontakizuna hiru pertsonaia mitiko lekuko direlarik. Horien artean, XVI. mendeko Juan Sebastian Elkano, zeinek munduko lehen bira burutu baitzuen kapitain gisa 1522an.

Etxekoparrek berak idatzitako lanean, “bidaiaren argiak eta itzalak” kantatuko dituzte, eta abenturaren tamaina, aniztasunaren lilura, kolonizaziorako lehen urratsak ere aipatuko dituzte.
Historia-txatalak, fikzioa, mitologia, musika, dantza, kanta eta antzerkia hibridatzen dira modu ikusgarrian xiberotarrek egin beharreko ikusgarrian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button