MUSIKA

Kerobia taldeak “Hurrengo maiatza” bigarren singlea aurkeztu du

Talde nafarrak zientzia fikzioaren generoari keinuak eginez, Iñigo Chalezquer eta Leire de Estebanek zuzenduriko bideoklipa aurkeztu du.

Hilak du izenburu taldearen azken lanak, eta dakizuenez, eguzki sistema osoan zehar barreiatutako espazioan gertatzen diren zortzi istorio kontatzen ditu.
Taldearen hitzetan: “Istorio hau modu literarioagoan eta are zinematografikoagoan kontatu nahi genuen. Hori dela eta, Iñigo eta Leirerekin hitz egin genuen Hurrengo maiatza bideoklipa zuzendu eta Arrate Rodriguezek egindako Hilak-en ilustrazioak film formatura itzul zitzaten”.

Hurrengo maiatza kantuak honakoa kontatu nahi du: lurra eta maite dituen pertsonak abandonatu ondoren unibertsoaren edertasunari kantatzen dion pertsona baten istorioa, baina atsekabetuta dago beretarrekin egon zen bitartean gutxiegi begiratu baitzituen. Autoritarismoa lankidetzarekin, heroia umiltasunarekin, epikoa eta egunerokoa aurrez aurre jartzen dituen lan batean kontatzen den istorioetako bat da.

Taldeak dioenez, filmaketa frenetikoko bi egun izan ziren, baina oso ondo pasatu zuten. Xabi Bandini abeslariak errepikatzen duenaren ildotik, “ahalik eta gauza politena egiten saiatzea eta ondo pasatzea besterik ez da”..

Kerobia taldeak martxoaren 12an hasiko du bira Bibaoko Kafe Antzokian, eta 18an, Andoaingo Bastero Kulturgunean izango dira. Laster jakinaraziko dituzte Euskal Herriko beste herri batzuetan egingo diren aurkezpen emanaldien datak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button