MUSIKA

“Bilbao Bbk Live Bereziak” kontzertu programa

Bilbao BBK Live Bereziak programazioa Bilbo hiriko erdigunetan garatuko beste behin, Kobetamendiko hitzordu handia heldu baino lehen. Live Bereziak-en barruan doako kontzertuen ziklo bat ondu da zuzeneko musika Bilboko eta inguruetako areto garrantzitsuenetara eramateko asmoz.

Zikloari, hirurogeiko hamarkadako soul erritmoan murgilduta dagoen Freedonia taldeak emango dio hasiera, Sonora aretoan, ekainaren 3an.

Ekainaren 11n, beste hitzordu bat programatu da Julián Maeso eta Anaut-en kontzertuarekin. Lehenak country estilotik folkera eta blues estilotik rockera pasatzeko erraztasun ikaragarria du, eta bigarrenak, Time goes on lana aurkeztuko du.

Pidiendo en las puertas del infierno da Mucho taldearen azken diskoa. Euren pop kosmikoarekin Erriberara iritsiko dira ekainaren 17an. Azkenik, ekainaren 25ean eta Bilborock aretoan Vinila Von Bismark-ek kontzertu ikusgarria eskainiko du.

Gogoratu, Live Bereziak-ek doako kontzertuen ziklo hori eskainiko du. Animatu!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button