ESZENA

“KALDeARTE”, Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia, Gasteizen

2006an jaio zen KALDeARTE Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiak formatu ezberdinetako ikuskizunak biltzen ditu, euskaraz zein gaztelaniaz adin orotako ikusleei zuzenduak, eta diziplina askotarikoak, antzerkitik hasita dantzaraino.

2015eko edizioa, ekainaren 12tik 14ra bitartean izango da hiriko kaleetan, plazetan, parkeetan eta bestelako txokoetan.

Egun hauetan parte hartuko duten taldeetako batzuk honakoak dituzue: Logela Multimedia & Kukai, Circortito, Les Commandos Percu eta Deabru Beltzak, Markeliñe, Circle Of Trust, Zanguango Teatro, Pez Limbo, Cie Aquacoustique, Lasala, eta abar.

Ikuskizunen bat nabarmentzekotan, Les Commandos Percu eta Deabru Beltzak egiten duten Danbor Talka nabarmenduko genuke. Bertan, mugimendua, erritmoa eta sua  batzen dira. Formatu eta indar handiko ikuskizuna da, Europako piroteknia eta perkusio talde onenetako biren eskutik.
Iritzi askok ahal definitu dute obra: “antzekoa eta desberdina aldi berean; konfrontazio sinbolikoan energia konpartituz. Formen estetika, sorpresaren artea, su artifizialak, gertutasuna mugimenduan”.

Egitarau osoa begiratu nahi baduzue, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button