ESZENA

Trostan badoa zaldi urdin bat

Artedrama-Axut!-Dejabu konpainia euskaldunak sorturiko Zaldi urdina ikuskizunaren aroa amaitu da. Ximun Fuchsek zuzendutako obra Unai Iturriaga eta Igor Elortzak idatzi dute, eta Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuñiga, Edurne Azkarate eta Olatz Beobidek osatu dute artista taldea. Drogak, gazteen ametsak, indar poliziala eta interes ekonomiko ilunak uztatzen dira antzezlanean, 1980ko hamarkadako giro hura  berriz irudikatu ahal izateko.

Makina bat emanaldi egin ostean agur esan du antzezlan horrek. Taldekideek ahala jakinarazi dute: “…Urte arraro honekin batera bukatu da. Negua gordintzearekin batera, joan zaigu zaldia. Maitasunez tratatu ditugu zauriak, hitza eta ekintzaren ukenduaz. Gure aldetik ezin esker ona besterik adierazi bidelagun izan zareten guztioi.
82 emanaldi Euskal Herri osoan barrena. 16.000 ikusle.
Zenbat malko dira horiek? Zenbat irri? Zenbat besarkada sendatzaile?
Orain, azala aldatzea dagokigu. Ez alde, laster itzuliko gara eta”.

Baina zaldi urdina doan arren, opari bat utzi nahi izan dute, eta hona hemen obraren grabazio osoa. Ikusi ez baduzue, hemen duzue aukera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button