
Joseba Sarrionandiaren Hnuy illa nyha maja yahoo (Elkar) poema liburuaren edizio berrituaren harira, Hamaika artista Joseba Sarrionandia irakurtzen izenburuko ekitaldia ondu dute abenduaren 3an, Durangoko Hitz liburu-dendan, 19:30ean.
Irakurketa horretan ondokoek parte hartuko dute: Leire Bilbao, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Peru Magdalena, Arrate Mardaras, Bego Montorio, Paddy Rekalde, Eneko Sagardoi, eta Andoni Urzelai idazleek, eta Unai Abaunza eta Mikel Azkarate-askasua musikariek.
Bi klasiko, Galtzagorri Elkartearen eskutik
Bestalde, Galtzagorri Elkarteak haurrentzako bi lan argitaratu ditu euskaraz: Haizea sahats artean eta Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak.
Argitaletxearen arabera, Haizea sahats artean (9-12 urte bitartekoentzat) Kenneth Grahame idazlearen The wind in the willows (1908) klasikoaren itzulpena da, Miren Arratibelek itzulia eta Elena Odriozolak ilustratua.
Bestalde, Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak (4-8 urte bitartekoentzat) “klasiko” agortu baten berrargitalpena da, Xabier Olasok idatzia eta Agurtzane Villatek ilustratua.



