ESZENA

Keinu Leihoak Antzerki Jardunaldiak, Lesakan

Abenduaren 1, 3, 6 eta 7an, Keinu Leihoak Antzerki Jardunaldiak egingo dira Lesakan. Lau antzezpen eder programatu dituzte bertan.

Igande honetan oholtzaratuko da lehen proposamena, Artxibo Biluzia. Metrokoadroka kolektiboaren obrak Joan Mari Torrealdai atxilotu zuten eguna erabiltzen du inspirazio iturri gisa. Ekintza eszenikoa, dokumentua, performancea eta antzerkiaren mugetan mugitzen den pieza da Artxibo biluzia. Bi aktore ikusiko ditugu eszenan, publikoarekin elkarrizketan, ikerketa bat abiatzen: dokumentua akzioaren pizgailua izan daitekeen frogatu nahian. Eszenatokian Intza Alkain eta Javi Barandiaran arituko dira, eta antzezlana aurrera doan bitartean aktoreek pertsonaiak alde batera utziko dituzte eta benetako Intza eta benetako Javi izango dira oholtzaren gainean.
Eszenatokia biluzik egongo da. Aktoreez aparte ez da elementu askorik aurkituko, atzealdeko horman proiektatutako irudiak besterik ez. Sinplea, biluzik, baina indartsu.

Hurrengo saioak honako hauek dira: Amaia Bonok Belarriprest egingo du bigarren egunean, abenduaren 3an; abenduaren 6an, Iduzkilore taldeak Ihesi egingo du, eta azkenik, 7an, Artedrama konpainiaren Miñan obra ikusteko aukera egongo da. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da antzezlan hau, hark ahoz kontatua, Amets Arzallusek idatziz jasoa, eta Artedramak antzerkira egokitua.
Piezan Ander Lipus, Sambou Diaby, Eihara Irazusta eta Mikel Kaye aktoreak arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button