IKUS-ENTZUN

“Katu bat Parisen” filma ostiral honetan zine pantailetan

Katu bat Parisen (Un vie de chat) irailaren 16an estreinatu zen Donostiako Belodromoan, Zinemaldiaren 59. edizioaren haur- zinema atalaren baitan. Orain, animaziozko film zoragarria urriaren 21ean estreinatuko da berriz.

Dino bere bizitza bi etxetan banatzen duen katua da. Egunez, Zoérekin, Jeanne polizi-komisarioaren alaba bakarrarekin bizi da. Gauez, Pariseko teilatuetatik ibiltzen da Nico lapur trebeari lagunduz.

Jeannek ezin du orain arte bezala jarraitu. Dinoren lagun ausartaren oldarrak baretu behar ditu, zenbait bitxi lapurtu baititu, eta baita Victor Costak, etsai publiko nagusienak gutiziatzen duen Nairobiko Kolosoa estatua erraldoia zaindu ere. Victor Jeannen senarra eta Zoéren aita zen poliziaren hilketaren erruduna da; ordutik neskatoak ez du hitzik egin. Zoék Costaren gaizkile-taldea ustekabean harrapatzen duen gauean gertaerak azkartuko dira. Pariseko teilatuetatik Notre-Dame katedraleraino helduko den eta egunsentian bukatuko den pertsekuzioa hasiko da: pertsonaia guztiek topo egingo dute; aldizka elkar lagunduz, bestetan aurka eginez.

Jean-Loup Felicioli eta Alain Gagnolek zuzendutako filma Zinema Euskaraz egitarauaren barruan euskaratu da. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren programa honen helburua hiritarrei zinema euskaraz ikusteko aukera ematea da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button