MUSIKA

Bihar, Korumba eta NX taldeen kontzertua, Irunen

Bihar, ekainak 11, 20:00etan, Irungo Estebenean, Korumba eta NX taldeek kontzertua emango dute.
Korumba taldea 2001. urtean sortu zen, baina 2005. urtean eman zion proiektuari orain duen izaera. Nahiz eta taldekideak herri desberdinetakoak izan, Oreretan (Gipuzkoa) dute beraien entsegu tokia. Estiloa metalaren inguruan kokatu daiteke, baina mota zehatzik gabekoa.
Aurten Korumba taldeak 15 urte betetzen ditu, eta hainbat denbora eta aldaketak izan ostean, berragertzeko prest daude, gainera bateria-jole berria estreinatuko du kontzertu honetan, ia urtebete bilatu ostean, eta bide batez aprobetxatuko du disko berrian sartuko dituzten abestiak zuzenean probatzeko.

Korumbakoek NX Irundarrak izango dituzte oholtzan lagun. NX 7 izeneko diskoa aurkezten  ari da hasi berri duten biraren baitan. Oreretatik pasa izan dira Anorexia izenarekin, orain proiektua berritu dute abesti guztiak euskaraz kantatzen.

Ibilbide luzeko taldea dugu honakoa.

Show More

Related Articles

Back to top button