LITERATURA

Portugaleteko ipuin lehiaketan parte hartzeko epea zabalik da

Portugaleteko ipuin lehiaketa gazteei zuzenduriko ekimen literarioa da. Horrela, 14tik 29 urtera bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute bi kategoria ezberdinetan: 18-29 urte bitartekoak, eta adingabeko idazleak, 14-17 urte bitartekoak.

Ipuinen gaia librea izango da, eta ipuinak originalak eta argitaratu gabeak, eta beste inongo lehiaketan saritu gabeak. Lanak euskarri informatikoan edo paperean aurkez daitezke. Helbidea: Portugaleteko Udala, Hezkuntza-gazteria Saila, Ipuin-lehiaketa, Solar Plaza z. g., 48920.

Sariak honako hauek izango dira: A Kategorian, lehenngo saria 1.800 euro, bigarrena 1.100 euro, hirugarrena 650 euro. B Kategorian berriz, lehena 400 euro, bigarrena 300 euro eta hirugarrena 200 euro. Lehiaketaren xehetasun guztiak Portugaleteko Udalaren webgunean biltzen dira.

Portugaleteko Udalak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button