IKUS-ENTZUN

“Touré Detektibea” telesailaren estreinaldia

Bilboko BBK Salak Touré Detektibea telesailaren lehen kapituluaren estreinaldia jasoko du bihar, hilak 31, 19:30ean. Unax Ugalde, Loreto Mauleon eta Jon Olivares aktoreak estreinaldian egongo dira, Malcolm Treviño-Sitté protagonistarekin, Esteban Crespo zuzendariarekin eta Jon Arretxe eleberrien idazlearekin batera.

Biharko  emanaldian lehen kapitulua proiektatuko da lehen aldiz pantaila handian, eta hurrengo egunetik aurrera, Primeran, EITBko euskarazko streaming edukien app-ean egongo da eskuragarri.
2021. urtean gidoi egokitu onenari emandako Goya saria irabazi zuen David Perez Sañudok eta Carlos Vila Sexto gidoilariak sortu dute, eta gidoia Flora Gonzalez Villanuevaren eskutik etorri da. Esteban Crespok eta Violeta Salamak zuzendu dituzte intriga, umorea eta pertsonaia maitagarriak uztartzen dituzten sei atal hauek.

Touré Detektibea kapitulu bakoitzean misterio bat argitzen duen telesail bat da. “Tourék era askotako erronka eta misterioei aurre egin beharko die, eta bere adimena eta nortasun magnetikoa erabiliko ditu kasu bakoitza ahalik eta modurik kreatibo eta ezuztekoenean argitzeko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button