BERTSOTAN

“Hi(Zki)Bridoak” ekimenaren barruan bertso ilustratuak

Ainara Azpiazu “Axpi” Ilustratzailearen gidaritzapean, Miren Amuriza eta Ane Labaka arituko dira bertsotan, azaroaren 23an, Bilboko Euskararen Etxean, 19:30ean.

Axpik hainbat liburu ilustratu ditu, besteak beste, Nire Gorputzean bizi naiz (2020), Basoan barna (2021) eta Utzi azalari (2022). Azken horrek Maialen Lujanbioren hiru bertso ditu oinarrian.
Zenbait sari ere jaso ditu ilustratzaile hernaniarrak: 2017. urtean, Etxepare saria irabazi zuen Paula Estévez marrazkilariarekin elkarlanean egindako Arraroa lanari eske, eta 2018. urtean, Hernaniko Udalaren Kale Arte Beka irabazi zuen Tilosetan mural bat egiteko.

Diogun moduan, ekitaldia bihar izango da, Euskararen Etxean, 19:30etik aurrera. Sarrera doakoa da, eta Hi(ZKI)bridoak egitarauaren baitan egingo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button