ARTEA

“#EXPLORAContrastes” jaialdia, Bilbon

Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako Ideiak Martxan lehiaketari esker, irailaren 24an eta 25ean Explora jaialdiaren 3. edizioa egingo da Zorrotzaurreko Espacio Open gunean. Bertan instalazioak, bideoartea, soinu berriak, argazkigintza, margolaritza, ilustrazioa, arte eszenikoak, artekaritza eta hainbat tailer antolatu dira.

Ekimenaren izpiritua “kulturalki bizirik jarraitzen dugula” leloan oinarritzen da, eta ikuspuntu berritzaileagoak eta ausartagoak elkartuko dira topaketa honetan.
Irailaren 24an,  12:00etatik 23:00tara, eta 25ean, 12:00etatik 16:00tara luzatuko da ekimena. Eta diogun bezala diziplina anitzek hartuko dute espazioa: argazkigintza (Oihane Amurrio, Cristina Pérez, James McSherry eta Leire Baztarrica); margolaritza (Maite Pinto, Inés Laresgoiti); ilustrazioa (Gorka Olmo); bideoartea (Endika Basaguren, Oihane Iraguen); instalazioa (Hibernando Estudios). Arte eszenikoak IEATA Dantza_MugaIN gizataldearen eskutik tratatuko dira, eta musika Franco, Vanessa Dubos (dj), Boogie Riders, MoonShakers eta Enrike Hurtado eta Jesús Jara (soinu berriak) partaideen eskutik izango da.

Informazioa hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button