LITERATURA

Literatura eta konpromisoaz

Lucia Etxebarria eta Arantxa Urretabizkaia Bidebarrietako Liburutegian izango dira gaur berton, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren gaurko Eztabaidak literaturarekin ekimenaren barruan. Literatura eta konpromisoa gaipean arituko dira bi idazleak 19:30ean, eta Iñaki Esteban kazetariak moderatuko du.

Lucía Etxebarriak (Valentzia, 1966), Filologia ingelesean eta Kazetaritzan lizentziatuak, 1996an argitaratu zuen bere lehen lana. Horren ostean Amor, curiosidad, prozac y dudas, Beatriz y los cuerpos celestes, Nosotras que no somos como las demás, Ya no sufro por amor, El club de las malas madres,… eta beste lan batzuk poesian zein saiakeran etorri ziren gero.

Euskaltzaindiko kide den Arantxa Urretabizkaiari (Donostia, 1947) dagokionez, 70eko hamarkadan hasi zuen bere literatur lana. Zergatik Panpox? eleberriarekin (1979), Arantxa Urretabizkaia gerra osteko euskal narraziogintzako egile garrantzitsuenetakoa bilakatu zen. Poesia eta zenbait filmaren gidoiak ere idatzi ditu. Gaur egun, Arantxa Urretabizkaiak prentsan, irratian eta telebistan ere dihardu.

2007ko urtarrilean Eztabaidak literaturarekin egitaraua martxan jarri zenetik, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoak idazle askoren elkarrizketak jaso ditu. Helburua literaturarekin elkartzeko topalekua eskaintzea da, letrak eta beste zenbait diziplina lotuz edo literaturaren genero batean zentratuz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button